LEIOA-ALGORTA-PLENTZIA: ESKUALDEKO BERTSO-TRENAREN MARTXA EDERRA!

Hiru zapatutan burutu da inoiz Uribe Kostan egin den eskualdeko bertso txapelketarik ederrena! Formatu berrizalea zekarren aurtengoak: kanporaketa eta finalaurreko saioak tabernetan. Eta badirudi bete-betean asmatu dugula formatu berriaz. Jende andana batu da han-hemengo tabernetan. Tabernariak gogotsu eta konplize. Bertsolariak ere gustura, egitura informalago honekin.

Martxoaren 19an Plentzian jokatu ziren finalaurreko saioak eta finala. Eguerdian Uriola tabernan abiatu ginen. Saio txukuna. Bazkaldu bertako Danontzat gaztetxean egin genuen. Asko eta jenero ona jan genuen. Merke gainera. Onena, baina, betiko legez, han sotu zen giroa. Handik El puerto tabernara. Han ere saio ederra. Eta hirugarrena Gorrondona tabernan. Hango saio ederrarekin amaitu ziren finalaurrekoak. Finalisten zerrenda bertan erabaki zen: handik Imanol Uria baino ez zen sailkatu. El puertotik Jone Uria eta Inazio Vidal; eta Uriolatik Josu Landeta, Peru Vidal eta Unai Mendiburu. Finala ederra izan zen; oso maila onekoa. Buruz burukora Imanol eta Jone neba-arrebak pasatu ziren, hirugarren lotu zen Peru Vidalekiko tarte txikiaz. Buruz buruko ederraren ostean, Jone Uriak jantzi zuen gero eta garestiago dagoen txapela. Txapela Goizalde Atxutegik jantzi zion Joneri, ALBEren alde lan ikaragarria egin, egiten eta egingo duen sopeloztar nekaezinak. Saioaren ostean festa giroak jarraitu egin zuen, eta handik gora ere ez zen bertsorik, kanturik eta testurik faltaten izan. Hemendik ESKERRAK parte hartzaile eta laguntzaile guzti-guztiei, ZORIONAK txapeldunari eta gainerako bertsolari guztiei, hurrengora etorri arte, EUTSI GOIARI ETA BIZI BERTSOA!!!

Argazkiak: http://www.albe.eus/hasiera-gainerako