Martxoaren 12an, zapatuz, Algortan jokatu zen 2016ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa. Aurreko zapatuan Leioan egin zen moduan, hiru toki desberdinetan egin ziren kaporaketa saioak Algortan. Lehenengoa Villamonte tabernan 19:00etan. Hango saioan Josu Landeta beteranoa jarri zen buru, eta ondoren Joanes Igeregi, Daniel de Miguel eta Arkaitz Gomez. Hurrengo saioa Ekin tabernan izan zen, eta Jone Uria bertsolari ezagunak lideratu zuen hango taldea; atzetik Peio Arondo, Pello Etxebarria eta Unai Larrazabal joan ziren. Eta eguneko akabuko geltokia Azebarri Kultur Elkartea izan zen. Azebarriko saioan Imanol Uria nagusitu zen, Itsaso Paia, Miren Loizaga eta Ekaitz Larrazabal “Katxo” bertsolarien aurretik.
Nabarmentzekoa izan zen bertso poteo osoan zehar egon zen jende piloa eta giro paregabea. Azebarriko ekitaldia amaitu bezain laster iragarri zen datorren zapatuan, hilak 19, Plentzian jokatuko den finalaurrekorako bertsolarien zerrenda.
Sei bertsolari artez sailkatu ziren, zegokien kanporaketa saioa irabazita. Hurrenez hurren: Arrate Illaro, Inazio Vidal, Aitzol de Kastro, Josu Landeta, Jone Uria eta Imanol Uria. Sei bertsolariokin batera beste sei jasotako puntuen arabera sailkatu ziren: Peru Vidal, Beñat Vidal, Itxaso Paia, Unai Mendiburu, Peru de Pedro, Miren Loizaga eta Ekaitz Larrazabal “Katxo”. Hamabi bertsolari hauek jokatuko dituzte Plentziako finalaurrekoaren hiru saioak, era honetara:
Plentziako finalaurrekoa
1. saioa: Uriola tabernan 13:00etan
Josu Landeta
Peru Vidal
Unai Mendiburu
Miren Loizaga
Bazkaria: Danontzat gaztetxean, Gorlizko hondartzan (bazkarian ez da saiorik egongo)
2. saioa: El puerto tabernan 17:00etan
Inazio Vidal
Jone Uria
Beñat Vidal
Peru de Pedro
3. saioa: Gorrondona tabernan 18:00etan
Aitzol de Kastro
Imanol Uria
Itxaso Paia
Ekaitz Larrazabal “Katxo”
Plentziako FINALA
Danontzat gaztetxean 21:30ean.
Finalaurreko hiru saioetako irabazleak, gehi puntuazioaren arabera sailkatutako
hurrengo hirurak.
BIZI BERTSOA!!!