HEGO HAIZEA

  • 2020ko Bardoak Nafarroako taldekako bertsolari txapelketako bostgarren finalaurrekoa urriaren 2an jokatu zen Jauntsaratsen, zazpi hilabeteko etenaldi baten ostean. 18:30ean,  HEGO HAIZEA eta LAMIXENE taldeak Jauntsaratseko ganbaran aritu ziren bertsotan.

    HEGO HAIZEA taldetik Ainara Ieregi, Ander Baiano, Endika Legarra, Iñigo Aranguren 'Pika' eta Sahats Aleman aritu ziren kantuan. LAMIXENE taldetik, berriz, Aitor Elexpuru, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo  ibili ziren bertsotan.

    Martxoan jokatu zuten aurreko saioan bezala, Berako LAMINEXE taldea nagusitu zen eta urriaren 17an finalean lehiatuko dira, Lizarran.

  • Leitzako Akerbeltz Gaztetxean jokatu zen 2020ko Bardoak txapelketako azken kanporaketa. Otsailaren 14an, 19:30etan, ATEKABERTS KOMENI eta HEGO HAIZEA taldeak batu ziren, finalaurrekoetara joateko txartelaren lehian.

    ATEKABERTS KOMENItaldeko kideak hauexek dira: Aitzol Eizmendi, Ander Fuentes "Itturri" Mujika, Ane Intxausti, Iñigo Gorostarzu, Joanes Illarregi Marzol, Migel Mari Elosegi "Luze", Mikel Azpiroz "Txotxa" eta Xabat Illarregi Marzol.

    HEGO HAIZEA taldea Ainara Ieregi, Ander Baiano, Endika Legarra Nuin, Iñigo Aranguren "Pika" eta Sahats Aleman Sadaba kideek osatzen dute.

    Saioa Leitzako ATEKABERTS KOMENI taldeak irabazi zuen eta, beraz, C multzoko irabazle gisa sailkatu zen finalaurrekoetara. HEGO HAIZEA taldeak A, B eta C multzoetako bigarren talderik onena izendatu zuten eta finalaurrekoetara pasatzea lortu zuen.

     

  • 2020ko Bardoak txapelketako laugarren finalaurrekoa martxoaren 7anjokatu zen Tafallan. 18:00etan,  HEGO HAIZEA eta LAMIXENE taldeak Aguazon Peñan aritu ziren bertsotan.

    HEGO HAIZEA taldetik Ainara Ieregi, Endika Legarra, Iñigo Aranguren "Pika" eta Sahats Aleman aritu ziren kantuan. LAMIXENE taldetik, berriz, khiñe Zapiain, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo ibili ziren bertsotan.

    Saioa Berako LAMINEXE taldeak irabazi zuen, baina itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Martxoaren 14an ariko dira berriz kantuan bi taldeak, Jaunsaratsen.

  • Txantrean jokatu zen Bardoak 2020ko bigarren saioa, urtarrilaren 31n. 9:30etan, Euskaldunon Biltokian izan ziren HEGO HAIZEA eta LIZARRAKO BARDEAK taldeak, Iñigo Avila gai-jartzailearekin batera, 20 bat lagunen aurrean kantatzeko prest.

    Ainara Ieregi, Ander Baiano, Endika Legarra Nuin, Iñigo Aranguren "Pika", Sahats Aleman Sadaba bertsolariak dira HEGO HAIZEAtalde barañaindarraren kideak

    LIZARRAKO BARDEAK kide hauexek ditu: Aitor Goya, Aitor Irazustabarrena, Ander Aranburu, Beñat Hach Embarek, Cesar Etxeberria, Ekhiotz Prieto Otxoa, Josu de la Hoz, Mikel Kolomo, Mikel Pinillos, Pello Etxaniz. Hautetatik lau etorri ziren saiora. 

    Saioa bukatzean, HEGO HAIZEAtaldea izendatu zuten irabazle eta otordu goxoa egin zuten bertarauen artean.