2020ko Bardoak Nafarroako taldekako bertsolari txapelketako bostgarren finalaurrekoa urriaren 2an jokatu zen Jauntsaratsen, zazpi hilabeteko etenaldi baten ostean. 18:30ean, HEGO HAIZEA eta LAMIXENE taldeak Jauntsaratseko ganbaran aritu ziren bertsotan.
HEGO HAIZEA taldetik Ainara Ieregi, Ander Baiano, Endika Legarra, Iñigo Aranguren 'Pika' eta Sahats Aleman aritu ziren kantuan. LAMIXENE taldetik, berriz, Aitor Elexpuru, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo ibili ziren bertsotan.
Martxoan jokatu zuten aurreko saioan bezala, Berako LAMINEXE taldea nagusitu zen eta urriaren 17an finalean lehiatuko dira, Lizarran.