LAMIXENE

  • Otsailaren 2an, Beran jokatu zen 2020ko Bardoak txapelketako bostgarren saioa. AMORTZIAREN ELIOBAK eta LAMIXENE taldeak ibili ziren kantari Kataku ostatuko terrazan, 18:00etan, Ainhoa Larretxeak gidatuta.

    Aimar Karrika, Josu Txoperena, Kristiñe Txoperena eta Maddi Ane Txoperena dira AMORTZIAREN ELIOBAKtaldearen kide gazteak.

    LAMIXENE talde beratarraren partaideak Ainhoa Larretxea, Aitor Elexpuru, Ekhiñe Zapiain, Estitxu Uranga, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo dira.

    Epaileek eta publikoak, 60 lagun baino gehiagok, LAMIXENE taldea izendatu zuten saioaren irabazlea.

    Saioa hemen ikusgai.

  • 2020ko Bardoak Nafarroako taldekako bertsolari txapelketako bostgarren finalaurrekoa urriaren 2an jokatu zen Jauntsaratsen, zazpi hilabeteko etenaldi baten ostean. 18:30ean,  HEGO HAIZEA eta LAMIXENE taldeak Jauntsaratseko ganbaran aritu ziren bertsotan.

    HEGO HAIZEA taldetik Ainara Ieregi, Ander Baiano, Endika Legarra, Iñigo Aranguren 'Pika' eta Sahats Aleman aritu ziren kantuan. LAMIXENE taldetik, berriz, Aitor Elexpuru, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo  ibili ziren bertsotan.

    Martxoan jokatu zuten aurreko saioan bezala, Berako LAMINEXE taldea nagusitu zen eta urriaren 17an finalean lehiatuko dira, Lizarran.

  • 2020ko Bardoak txapelketako laugarren finalaurrekoa martxoaren 7anjokatu zen Tafallan. 18:00etan,  HEGO HAIZEA eta LAMIXENE taldeak Aguazon Peñan aritu ziren bertsotan.

    HEGO HAIZEA taldetik Ainara Ieregi, Endika Legarra, Iñigo Aranguren "Pika" eta Sahats Aleman aritu ziren kantuan. LAMIXENE taldetik, berriz, khiñe Zapiain, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo ibili ziren bertsotan.

    Saioa Berako LAMINEXE taldeak irabazi zuen, baina itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Martxoaren 14an ariko dira berriz kantuan bi taldeak, Jaunsaratsen.