2020ko Bardoak txapelketako laugarren finalaurrekoa martxoaren 7an jokatu zen Tafallan. 18:00etan, HEGO HAIZEA eta LAMIXENE taldeak Aguazon Peñan aritu ziren bertsotan.
HEGO HAIZEA taldetik Ainara Ieregi, Endika Legarra, Iñigo Aranguren "Pika" eta Sahats Aleman aritu ziren kantuan. LAMIXENE taldetik, berriz, khiñe Zapiain, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo ibili ziren bertsotan.
Saioa Berako LAMINEXE taldeak irabazi zuen, baina itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Martxoaren 14an ariko dira berriz kantuan bi taldeak, Jaunsaratsen.