Txantrean jokatu zen Bardoak 2020ko bigarren saioa, urtarrilaren 31n. 9:30etan, Euskaldunon Biltokian izan ziren HEGO HAIZEA eta LIZARRAKO BARDEAK taldeak, Iñigo Avila gai-jartzailearekin batera, 20 bat lagunen aurrean kantatzeko prest.
Ainara Ieregi, Ander Baiano, Endika Legarra Nuin, Iñigo Aranguren "Pika", Sahats Aleman Sadaba bertsolariak dira HEGO HAIZEA talde barañaindarraren kideak
LIZARRAKO BARDEAK kide hauexek ditu: Aitor Goya, Aitor Irazustabarrena, Ander Aranburu, Beñat Hach Embarek, Cesar Etxeberria, Ekhiotz Prieto Otxoa, Josu de la Hoz, Mikel Kolomo, Mikel Pinillos, Pello Etxaniz. Hautetatik lau etorri ziren saiora.
Saioa bukatzean, HEGO HAIZEA taldea izendatu zuten irabazle eta otordu goxoa egin zuten bertarauen artean.