BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2016

Amaitu da Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eratutako BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2016, eta ezin esan eskas joan denik.

Aurtongo nobedade nagusia udaberriko fasea izan da, eta egia esan, fase horrek ikaragarri aktibatu ditu bertso-eskualdeak, bai eta eskualdeetako bertsolarien arteko mugimendua ere. Fase horren aurretik, eskualdeetako txapelketak jokatu ziren, eta gure kasuan -URIBE KOSTAN alegia-, emaitza ezin positiboagoa izan zen: hainbat bertsolarik hartu zuten parte, eskualde osoko hainbat tabernatan egin ziren saioak, eta final gogoangarria jokatu zen ogun osoz Plentzian. Jone Uriak jantzi zuen eskualdeko txapela, buruz burukoan bere neba Imanolegaz lehiatuta, eta segun traza den, Joneren abisua izan zen hura, gero udagoieneko fasean finaleraino iristea lortu baitzuen, eta gainera final itzela egin zuen, podiumeko hirugarren postua lortuta, eta buruz burukora sartu zen Etxahun Lekuerengandik puntu bakar batera. ZORIONAK, JONE!!! Eta zorionak, hoba ez, ETXAHUN LEKUE txapeldun handiari, XABAT GALLETEBEITIA txapeldunorde duinari eta garaitiko finalista, bertsolari eta bertsozale guzti-guztiei, denon artean bertso-familia HANDIA osatzen baitugu!!!