BERTSO JARRIAK

Bertsoak, berbak bezalaxe, haizeak eroaten ditu. Nora ez dakigu. Baina bertso asko eta asko, haizeak nonbaitera eroan arrean, bertsozaleon buruan daude. Bertan bizi dira. Harik eta egun batean, apika biziraupena gogoan, paperean idaztea bururatzen zaigun arte. Egun horretatik aurrera, gureagoak dira, ukigarriago zaizkigu, atzemangarriago.

Bertsotegiaweb4.jpg

Atal honetan bertso idatziak eskainiko ditugu, bertso jarriak, bertso paperak. Plazer handia hartuko genuke hemen eskegitzen ditugun bertsoak norbaitek nonbait aideratuko balitu, euskal bertsoak kantatuak izateko jaio baitira.