Bertxoko Sariketako lehenengo kanporaketa izan zen pasadan ostiralean, azaroaren 1ean, Aramaion. Martin Abarrategi eta Markel Yoller izan ziren irabazleak, publikoaren esanetan.
Bihar, azaroaren 8an, bigarren kanporaketa jokatuko da Zalduondon.
2007an Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzatik sortu zen Bertxoko Sariketa, Bertsotan Bagare Sariketa izandakoaren ondorengoa. Aurten ere arabako 11 bertsolari gazte hartuko dute parte lehikaetan. Bi kanporaketa saio eta finala jokatzen dira azaroan zehar.
Lehenengo saioa Aramaioko Zabola Elkartean izan zen pasadan ostiralean, 20:00etan. Bertsolariak Danel Herrarte, Unai Anda, Eli Zaldua, Martin Abarrategi, Markel Yoller eta Peru Abarrategi izan ziren. Aurkezle lanetan Egoitz Iradier aritu zen. Aktualitateari buruzko bertsoaldi bikainak egin zituzten, batzuk seriotik eta beste batzuk umoretik. Azkenean, finalera nortzuk pasako ziren publikoak erabaki zuen: Martin Abarrategi eta Markel Yoller.
Hurrengo kanporaketa Zalduondo Zeledon Elkartean izango da bihar, azaroaren 8an, iluntzeko 20:00etan. Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Aitor Najera, Mikel Martin, Maddi Agirre eta Eukene De los Aires bertoslariek hartuko dute parte saio honetan.
Finala Hala Bedi tabernan egingo da azaroaren 21ean arratsaldeko 20:00etan. Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.