Martin Deunako jaietan ere bertsotan!

Hezetasuna auzoko jaiei hasiera emango zaie gaur 17:00etako txupinazoarekin eta igandera arte iraungo dute.  Igandean, azaroaren 10ean, 13:00etan bertso-poteoa egingo dute ALBEko bertsolari gazteek.

Asteburua ekitaldi eta ikuskizunez beteta egongo da eta aurten, urte askoren ondoren lehen aldiz, bertso saioa ere egingo da! Azaroaren 10ean, igandean, Paule Loizaga, Peru Iraztorza eta Unai Mendiburuk bertsoak botako dituzte txosnagunetik hasita

Jaietako programa Hezetasun auzoko Jai Batzordearen Facebookean dago ikusgai.