ERANDIOKO SANAGUSTINAK, GIRO ONA ETA BERTSOLARI FINAK!

Erandioko jaietan ez da faltako, ez berbotsik, ez bertso hotsik, Berbots Euskara Taldearekin elkarlanean saio ederra antolatu baitugu.

 Mendiluze, Estiballes eta Ibarra beteranoekin batera ALBEko Peio Arondo ibiliko zaigu bertsotan. Erandiora hurbiltzen direnek aukera izango dute Imanol Uriaren esanetara arituko den bertsolari konbinatu erakargarri horren etorriarekin gozatzeko.

Eguna: Abuztuaren 27a, larunbata

Ordua: 20:00

Tokia: Erandio. Udaletxeko plaza

Bertsolariak:

Aitor Mendiluze

Arkaitz Estiballes

Iratxe Ibarra

Peio Arondo

 Gai-jartzailea: Imanol Uria