Etxetxo zuriak, harrizko eskailerak, sardina erreen usaina... ba al dago atrezzo ederragorik udako bertso saioetarako? Portu Zaharrak eskaintzen digu aspalditik eszenatoki parebako hori.
Gainera, aurton bertsolari gazte-gazteak datozkigu marmitako eguneko sari ematea bertsoz janztera. Eta barikuko saioan Egaña Handia datorkigu Algortako Imanol Uriaren ondoan kantatzera.
BERTSO SAIOA |
BERTSO SAIOA |
Eguna: Abuztuaren 12a, ostirala Ordua: 20:00 Tokia: Etxetxu plaza Bertsolariak: Andoni Egaña Imanol Uria |
Eguna: Abuztuaren 14a, igandea Ordua: 18:00 Tokia: Etxetxu plaza Bertsolariak: Kerman Diaz Paule Loizaga Unai Mendiburu |