Plan ederra daukagu aurtengo ALBEgunerako: surf ikastaroa! Leioan eta Algortan autobusa hartu eta 10:00etan Sopelako hondartzan izango gara, plisti-plasta ibiltzeko prest. Ondoren, Sopelan bertso-triki-poteoa egingo dugu, eta bazkaldu 15:00etan Artadi garagardotegian. Bazkalostean, bertsoa nagusi.
20 urtetik beherakoek 10€ ordainduko dute surf ikastaroa, gainerakoek 15€. Parte hartzeko gutxieneko adina 7 urte da. Bainujantzia, txankletak eta toalla beharrezkoak izango dira.
Ikastaroan parte hartu nahi ez dutenek, inguruan ibilaldia egiteko aukera izango dute.
ALBEbusa geraleku hauetan lotuko da:
- 9:15ean Leioako udaletxeko goiko biribilgunean
- 9:30ean Algortako Telletxeko geltokian
Izena emateko deitu 605704385 telefonora edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Anima zaitezte plan itzel honetara!