Uribe Kostako Pirata bertso-taldea taldekako finalaurrekoetan

Arrigorriagan jokatuko dira bihar Bizkaiko taldekakoaren finalaurrekoak eta finala. Arratsaldean zehar hiru finalaurreko jokatuko dira eta irabazleak gauean jokatuko den finalera sailkatuko dira. Arratsaldeko saioetan kantatuko duten taldeen artean, Uribe Kostako Pirata bertso-taldea egongo da. Ekin abordatzeari, eta lortu altxorra!

Egun osoko plana izango da. Goizean, Eskolarteko txapelketaren idatzizko eta bat-bateko finalak jokatuko dira. 14:30ean, bazkaria egingo da Arrigorriagako eskolan bertan, 12€-tan.

Arratsaldeko saioak honakoak izango dira:

1. finalaurrekoa, 16:00etan Arrigorriagako eskolan:

2. finalaurrekoa, 17:30ean Arrigorriagako kaleetan:

 

3. finalaurrekoa, 19:00etan Arrigorriagako kaleetan:

Finala, 22:00etan izango da Elizondo jatetxean.

Informazio gehiago bertsozale elkartearen webgunean duzue ikusgai.