BERTSO JAIALDI MUNDIALA DATOR, NOBEDADE ETA GUZTI!

Zuen tokietara, prest, ja!!! Hemen da Bertso Jaialdi Mundialaren 26. edizioa! Uztailaren 10ean, 19:00etan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Joanes Illarregi, Paule Loizaga eta Sustrai Colina bertsolariak Algortako Muxikebarrira etorriko dira, gurekin olgatzera, gurekin bat egitera, eta euren hitz eta doinuekin gure gogo-belarriak liluratzera. Etorri urtean behingo bertso festa erraldoi honetara. Ez zaizu damutuko!

 
Bertso Jaialdi Mundialeko gonbidapenak agortu egin dira. Bihar, 17:45etatik aurrera gonbidapen gutxi batzuk egongo dira txarteldegian eskuragarri. Baita mugikortasun urriko pertsonentzako gonbidapenak ere.
 
Gonbidapenak online hartu badituzue, baina azkenean zeozergatik ez baduzue etortzerik izango, mesedez, gonbidapenok ALBEren emailera (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) edo whatsappera (605704385) berbidaltzeko erregutzen dizuegu. Horretara, azken orduan bada ere, aukera emango diogu sarrera eskuratu ezin izan duen beste norbaiti. Eskerrik asko!
 
Gogoratu ekitaldia 19:00etan hasiko dela, eta Muxikebarriko ateak 18:15ean irekiko direla. Bihar arte!