GURE GERMAN BIGARREN BERTSOPAPERETAN

ALBEko German Kortabarriak bigarren saria irabazi du Bertsopentsiotan I. Bertso Jarrien Lehiaketan, Francoren mende jaioak gara izeneko bertso sortarekin. Lehenengo saria Rikardo Gonzalez de Duranak irabazi du eta hirugarrena Jesus Peñagarikanok. Guztira 60 bertso sorta aurkeztu ziren. ZORIONAK, German, gozatu sariaz eta segi bertsoak idazten eta kantatzen!

Hauxe da Germanentzako saria: bi lagunentzako afaria Zornotzako Jauregibarria jatetxean, eta gau bateko ostatua eta gosaria Etxano landetxean. Sari banaketa Tolosan egin zen martxoaren 1ean eta aurretik Milan Telleria eta Anjel Mari Peñagarinako aritu ziren bertsotan. Informazio gehiagorako klikatu hemen.

bertsopentsiotan 2