Larunbatean, martxoaren 9an, Berangon izan ziren Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen bi kanporaketak. Arrate Illaro eta Jone Uria izan ziren saioetako irabazleak eta martxoaren 23ko finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Frontoi tabernako saioa:
1. postuan: Arrate Illaro, 190,5 punturekin.
2. postuan: Oier Aizpurua, 187,5 punturekin.
3. postuan: Beñat Lopez, 170,5 punturekin.
4. postuan: Galder Bilbao Txapi, 163,5 punturekin.
Nebarrebak tabernako saioa:
1. postuan: Jone Uria, 205,5 punturekin.
2. postuan: Peru Vidal, 188,5 punturekin.
3. postuan: Xabi Sainz de la Maza, 164,5 punturekin.
4. postuan: Maialen Lago, 138 punturekin.
Ostiralean, martxoaren 15ean, Sopelan jokatuko dira falta diren kanporaketa saioak: Etxekhi Berria tabernan Kerman Diaz, Imanol Uria, Aritz Landeta eta Naroa Torralba bertsolariek kantatuko dute, eta Paule Loizaga, Peru Irastortza, Joanes Igeregi eta June Diaz bertsolariek Laiak tabernan.
Finalaurrekoak eta finala martxoaren 23an izango dira, Algortan. Informazio gehiago hemen.