Uribe Kostako hiru taldek hartuko dute parte Bizkaiko taldekakoan

Martxoaren 15ean, ostiralean, Bizkaiko taldekako bertso txapelketaren laugarren edizioari emango zaio hasiera Gernika-Lumoko kanporaketarekin. Aurtengoan hamasei taldek eman dute izena, eta gure eskualdea hiru taldek ordezkatuko dute: Karidadeko masokistakLeioatik leioara eta Piratak bertso-taldea. Gora Uribe Kostako bertsogintza!!!

 KARIDADEKO MASOKISTAK taldearen partaideak hauexek dira: Beñat Lopez, Oier Aizpurua, Josu Landeta, German Kortabarria, Iñigo Kortazar, Aitor Fernandez de Martikorena eta Peio ArondoApirilaren 17ean, LeartiBai+ taldearekin lehiatuko dira Algortan.

 
LEIOATIK LEIOARA taldearen partaideak beste hauek: Peru Vidal, Inazio Vidal, Beñat Vidal, Xabier Sainz de la Maza, Galder Bilbao eta Jon OrtizApirilaren 20an Leioan kantatuko dute Troiako zaldia taldearekin batera.
PIRATA BERTSO-TALDEA beste sei lagunek osatzen dute. Hona hemen euren izenak: Erlantz Ibarguengoitia, Maddalen Markaida, Jon Etxebarria Txontxe, Peru de Pedro, Joanes Igeregi eta Gabi BasañezApirilaren 20an Durangalduek taldearekin lehiatuko dira Urdulizen.
 
Zortzi kanporaketa egingo dira guztira, eta saioetako irabazleak zuzenean pasatuko dira finalaurrekoetara. Finalaurrekoak eta finala maiatzaren 25ean jokatuko dira, Arrigorriagan. Informazio gehiago bertsozale.eus webgunean daukazue.