ZERUPETIK KARPAPERA, TRADIZIOA AURRERA!

23 urte joan dira ALBEk lehenengo Balkotik balkoira egin zuenetik, 1801eko Villabonako saioa gogoan. Aurtengoan, mugak muga, tradizio luzeari eutsiko diogu, baina ekitaldian zerua barik, Algortako Zabala ikastetxeko karpa izango dugu aterpe. Karpapea bertsoz janztea eta gure gogoa piztea Jone Uria eta Oihana Iguaran bertsolarien esku. Ekainaren 18an, ostiralean, bertan nahi zaituztegu. Eman izena tokiak amaitu orduko!
 
Saioa 20:00etan hasiko da. Musukoa erabiltzea ezinbestekoa izango da.