ALBE familia batzeko eguna!

Datorren ekainaren 19an, larunbatean, aurtengo ALBE EGUNA ospatuko du ALBEk. Aurtengo ospakizuna  Areeta, Lamiako eta Leioa artekoa izango da. Itsasontziz itsasadarretik buelta bat eman, Leioaraino ibilaldi girotua egin eta Mendibile jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute ALBEkideek, besteak beste, 20 eurotan. Apuntatzeko epea ekainaren 6ra arte izango da. Ez galdu aukera!

Goizeko 10:00etan Areetan gozaltzeko elkartuko dira ALBEkideak. 11:15etan itsasontzia hartuko dute 12:00ak arte. Erromo eta Lamiakotik ibilaldi girotua egingo da Leioako Mendibile jatetxera heldu arte, 14:30etan.

Plan guztia 20 eurotan gozatzeko aukera izango dugu (15 eurotan gazte eta langabeentzat). Izena emateko deitu 605704385 telefonora edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.