Uztaila bertsotan bukatuko dugu Algortan!

San Inazio bereziak izango ditugu aurten, jairik gabeak, baina gure saioak mantentzeko lanean gabiltza eta bertsorik ez zaigu faltako!

Ostegunean, uztailaren 30ean, Txorimalo gaztetxean arituko dira bertsotan Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi eta Kerman Diaz. Jon Amezagak jarriko dizkie gaiak. Anima zaitezte!

Saioa 13:00etan hasiko da. Aforo mugatua egongo denez, garaiz ibiltzeko eskatuko dizuegu.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.