ALBEko Peru Vidal laugarren geratu zen 433 puntu batuz, eta beraz, orain arteko gainontzekoen puntuazioak ikusita, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Plentziako Jai Alai frontoian eta Zihara Enbeitak gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Aitor Bizkarra, Arkaitz Zipitria, Gorka Pagonabarraga, Julen Ibarguengoitia, Peio Ormazabal eta Peru Vidal. Puntu gehien Aitor Bizkarrak batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.