IMANOL URIA FINALAURREKOETARA ZUZENEAN!

ALBEko Imanol Uriak irabazi zuen saioa eta finalaurrekoetara sailkatu zen zuzenean, Paule Loizagak gainontzekoen puntuazioen arabera lortuko du edo ez hurrengo fasera sartzea. Gernika-Lumoko Lizeo antzokian eta Maite Berriozabalek gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Asier Galarza, Garikoitz Sarriugarte, Imanol Uria, Ion Barrocal, Julen Erezuma eta Paule Loizaga.

Lehenik zortziko handian eta gero txikian binaka aritu ziren gero; puntu-erantzunetan eta ondoren; berriro ere binaka, baina oraingoan hamarreko txikian. Bukatzeko kartzelako gaiari heldu zioten: Ordenagailua piztu dozunean konturatu zara batenbat ibili dala bertan.

Horrela geratu zen Gernika-Lumoko kanporaketaren sailkapena:

Imanol Uriak 451,5 puntu
Julen Erezumak 449 puntu
Asier Galarzak 448,5 puntu
Garikoitz Sarriugartek 439 puntu
Paule Ixiar Loizagak 414 puntu
Ion Barrocalek 382,5 puntu

Epaile lanetan Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Jon Jaio, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi aritu ziren eta  idazkari lanetan Itziar Basterretxea.

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

Saioa entzuteko sakatu hemen.