Argitaratze data: 2017/04/07

Maiatzaren 5ean, Algortako Ekin tabernan BERTSO AFARI TEMATIKOA izango dugu. Aurtengo gaia MEXIKO da, eta bertsotan Unai Iturriaga eta Julio Soto arituko zaizkigu. Ohi bezala, afarira mozorrotuta etortzeko eskatzen dizuegu, horrek asko laguntzen duelako giroa berotzen. Eman izena lehenbailehen festa mexikarrerako! Ez da gatz eta piperrik faltako!

Argitaratze data: 2017/04/06

Apirilaren 5aren goizaldean iritsi zitzaigun KORRIKArekin fisikoki bat egiteko unea. Ohi bezala, zangoak astintzeaz gain, AEKren furgoneta geldiezinetik bat-bateko bertso ederra entzuteko aukera izan genuen, oraingoan ALBEren bozeroale lana egin zuen Kerman Diazen ahotik. Ez zitzaion arnasesturik igarri. GORA KORRIKA!!!

Argitaratze data: 2017/04/04

Aurten lehenengoz egin da Bilbo aldean BERTSO ERRONDA izeneko bertsolari gazteen lehiaketa. ALBEtik hiru ordezkari joan zitzaizkigun, Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz, eta hiru-hirurek lortu zuten finalerako sailkatzea. Azkenean UNAI MENDIBURU bertsolari algortarrak lortu zuen txapela! ZORIONAK txapeldunari eta ALBEko ordezkari bikainei!!!

Argitaratze data: 2017/03/31

Abian da 20. Korrika, BATZUK lelopean.  ALBEk ere BAT egin du Korrikarekin, eta bertso ekitaldi BATZUK antolatu ditu munduko lasterketarik euskaltzaleenaren alde! Orain, berriz, 'oinak emateko' barik, 'oinei emateko' ordua iritsi da. Zatozte ALBEren kilometroa gurekin batera egitera, apirilaren 6an 02:08etatik aurrera, Aiboako BMaren parean. EGIN KM BAT, EGIN BERTSO BATZUK!

Argitaratze data: 2017/03/28

ALBEko bertsolari gazteek XXI. BBK sariketan finalerako sarrera lortu dute, aupa zuek! Datorren martxoaren 31n jokatuko dute finala Uribe Kosta eta Busturialdea taldeek. 19:00etan Bilboko BBK Salan. Animo guztioi!

Argitaratze data: 2017/03/17

ALBEko bertsolari gazteak XXI. BBK sariketan murgilduta daude, eta eta ez doakie batere txarto! Batzuk Enkarterri/Ezkerraldea taldearekin ari dira, eta bestetzuk Uribe Kosta taldearen ordezkari. Talde biek lortu dute lehen faseko saioa irabaztea eta finalaurrea jokatuko dute martxoaren 24 eta 28an hurrenez hurren. Nork gelditu gazteok!