Argitaratze data: 2017/09/11

Bertsolaritza eta zientzia ezin elkartu daitezkeela uste baldin bazenuen, baliteke 2017ko irailaren 22tik aurrera iritziz aldatzea. Izan ere, egun horretan Maialen Lujanbioren, Jone Uriaren, eta Amets Arzallusen neurtitzek irauli egingo dute hiru zientzialariren zenbakiak! Edo ez? Zubilana Kike Amonarrizen esku. Biderka ditzagun gure ahaleginak tamaina horretako gertakariaren lekuko zuzenak izateko!

Argitaratze data: 2017/08/25

Badator HITZAREN DANTZA ekimenaren 3. edizioa! Heldu da hitza dantzan jartzeko ordua, Irailaren 17an egun osoko egitaraua izango dugu Getxon! Jantzi arrantzalez zein baserritarrez eta irten gurekin plazara hitza dantzatzera!!!

Argitaratze data: 2017/08/16

Gabriel Arestik behinola esan zuen "Erandio, erdarak odola edan dio". Baina Berbots Euskara Taldearen eguneroko transfusioei esker, osasuntsu dago egun Erandio herria, abuztuaren 27ko bertso saioa lekuko. EHko ekialdea eta mendebaldea bertso zubiz batuko dira Nahikari Ayoren esanetara. Etorri euskal odola ematera!

Argitaratze data: 2017/08/03

Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazak bertako eskailera maila beste bertso eder entzun ditu, hango giro kresaltsu sorgintzailean. Abuztuaren 12an S. Lizasok eta I. Vidalek eutsi egingo diote tradizio luzeari. Marmitako eguneko sari ematea ALBEko gazteen kontu. Laster jausiko zara kai zaharreko euskal xarmaren sareetan!

Argitaratze data: 2017/07/28

Abuztuaren hasieran "bide guztiek Erromora" eramango gaituzte, bertso asko eta onak entzun gura baditugu, behinik behin. Hilaren 2an goi mailako lau emakume bertsolari oholtzan: U. Alberdi, M. Amuriza, M. Artetxe eta J. Uria. Eta hilaren 3an bertso jira aparta: A. Arzallus eta P. Vidal. Ez da makala Itzubaltzetako aurtengo bertso menua. Heldu ALBEren udako bertso-sokari!!!

Argitaratze data: 2017/07/20

Euskal Herriko haizea dakar Gorlizko santiagotako bertso jaialdi tradizio handikoak. Nafarroa, Gipuzkoa, Iparraldea eta Bizkaia egongo dira ordezkaturik, Maite Berrizabal gaijartzaile ezagunak gidatuko duen saioan. ALBEko Paule Loizaga izango da bizkaitarren ordezkaria, eta aukera polita izango dugu sopeloztar gaztearen bertso-heldutasunaren lagin bat jasotzeko. Erduze Gorlizera!