Argitaratze data: 2018/06/13

Bertsozaletzeko moduko egun pasa zoragarria. Aurton Erandio aldean, Marian gogoan. Akarlandatik Martiartura, Fredi Cicerone dugula. Bazkaria Piñubarrin. Bazkalostean Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida. Eta ostean, ahotsa galdu arteko bertso jarduna: hasiberriak, aritutakoak, beteranoak, gazteak eta gazteagoak... Eman izena lehenbailehen!!!

Villabona, 1801, balkoi banatan Jose Joakin Erroizena "Txabolategi" hernaniarra eta Juan Inazio Zabala amezketarra. Algorta, 2018, balkoi banatan Maialen Lujanbio hernaniarra eta Amets Arzallus hendaiarra. Utzi istorioak eta ekainaren 22an etorri Portu Zaharrera HISTORIA hizki larriz egitera!

Argitaratze data: 2018/05/28
Argitaratze data: 2018/05/09

Bertso otorduak antolatzeko asmoa aspaldiko ametsa zuten San Nikolas ikastolako lagunek. Eta azkenean bete egin dute amets hori, maiatzaren 19an izango baita lehenengo bertso afaria, Fredi Paia eta Oihana Bartrarekin. Lehenbailehen eman izena, ez zaitezen lotu ekimen historiko honetatik aparte!

Argitaratze data: 2018/05/07

Eskolatik plazara bide luzea dago, eta ALBEkumeek tipi-tapaka egin ohi dute bidaia hori. Maiatzaren 17an erakustaldia egingo dute ALBEko ume-gaztetxo-gazteek Areetako Andres Isasi musika eskolan. Alaia Martin eta Unai Mendiburu izango dituzte bidelagun.

Argitaratze data: 2018/04/16

ALBEn argi dugu, zinez, haren bihotzak eta berbotsak ez dutela egin ihes eta biziko direla gugaz euskalgintzan eraginez!