Asteazkenean iritsiko da Korrika Uribe Kostara eta Algortara, eta ALBEko kideok1544B kilometroan zehar eramango dugu lekukoa.
Zatoz zeu ere!
HEMEN URTE OSOKO BERTSO SAIOETAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOAK MODU ERREZ BATEAN IKUSTEKO AUKERA DAUKAZUE. GOZATU !!
------------------------------------------ 2022 ---------------------------------------
Erandio
Kanpomartxo Erandioko jaietako bertso saioa Erandioko bertso jira Gorliz Gorlizko jaietako bertso saioa Leioa Leioako jaietako bertso saioa Sopela Sopelako bertso saioa Uribe Kosta |
Getxo
Bertso bazkaria Eskolatik Plazara Algortako jaietako bertso saioak Erromoko jaietako bertso saioa Portu Zaharreko jaietako bertso saioak Bihotza Gazte |
------------------------------------------ 2018 ---------------------------------------
Bertso Jirak
Erandioko jaietako bertso saioa
Erromoko jaietako bertso saioa eta jira
Euskaldeko Jaiak
Portu Zaharreko jaietako bertso saioak
Erromoko jaietako bertso saioa eta jira
Gorlizko jaietako bertso saioa
Algortako jaietako bertso saioak
Sopelako jaietako bertso saioa
Barrikako jaietako bertso saioa
------------------------------------------ 2017 ---------------------------------------
Beste saio batzuk
Maddalen Ruesgas, Maider Barañano, Aritz Landeta, Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Unai Mendiburu ALBEkideek parte hartu dute Bilboko sariketan. Azken hirurek abestu zuten finalean eta Unai izan da txapeldun. ZORIONAK!
70 bertsozale inguru bildu ziren Azebarri kulturgunean jokatutako XVIII. ABRA SARIA ikusteko. Unai Mendiburuk gidatuta, kantuan aritu ziren, Naroa Torralba, Aitor Ugarte, Elixabet Etxandi, Gorka Pagonabarraga, Ane Peñagarikano eta Xabat Illarregi. Azken honek irabazi zuen sariketa buruz burukoa Gorka Pagonabarragarekin jokatu ostean. Zorionak txapeldunari eta gainontzeko bertsolariei!
Urtarrilaren 29an abiatu ziren Bilboko bertso errondaren kanporaketak, eta dagoeneko hiru ALBEkide sartu zaizkigu otsailaren 28an jokatuko den finalean: Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Unai Mendiburu. Eskolako Maddalen Ruesgas eta Maider Barañano ere oso fin aritu ziren. Honen 19an Aritz Landetaren txanda izango da. Ea finalera sartzea lortzen duen!
Bart -2019ko otsailaren 7an- zendu zen Jon Lopategi bertsolari txapeldun handia. ALBEk antolatutako hainbat saiotan kantatuta dago Jon, baina batez ere bertsogintzaren transmisioan egindako lanarengatik gogoratuko dugu. Gurean ere, Algortako San NIkolas eta Sopelako Ander Deuna ikastoletan aritu zen bertsolaritza irakasle, eta ALBEko gazte asko ere bere eskoletatik pasatakoak dira.
Erregu bakarra egiten dizugu, Jon, ALBEren izenean: zoazen lekura zoazela, segi bertso-kantari!