Argitaratze data: 2018/10/09

ALBEko Imanol Uriak irabazi zuen saioa eta finalaurrekoetara sailkatu zen zuzenean, Paule Loizagak gainontzekoen puntuazioen arabera lortuko du edo ez hurrengo fasera sartzea. Gernika-Lumoko Lizeo antzokian eta Maite Berriozabalek gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Asier Galarza, Garikoitz Sarriugarte, Imanol Uria, Ion Barrocal, Julen Erezuma eta Paule Loizaga.

Argitaratze data: 2018/10/05

Urriaren 10ean ALBEko Jone Uria bertsolariak Euskal Herria ordezkatuko du, Amets Arzallusekin batera, Kubako Tomasita Quiala repentistaren eta Argentinako Araceli Argüello payadorearen ondoan egingo duen saioan.
Uribekostarrok aukera bikaina dugu mundu mailako bertsosaio berezi hau etxean bertan ikus-entzuteko!!!

Argitaratze data: 2018/09/26

Urriaren 6an hasiko dira Gernika-Lumon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak. 5 kanporaketa egingo dira eta 30 bertsolarik hartuko dute parte fase honetan. ALBEtik 8 bertsolari ibiliko dira kanporaketetan eta gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!

Argitaratze data: 2018/08/16

Badator HITZAREN DANTZA ekimenaren 4. edizioa! Heldu da hitza dantzan jartzeko ordua, Irailaren 16an egun osoko egitaraua izango dugu Getxon! Jantzi arrantzalez zein baserritarrez eta irten gurekin plazara hitza dantzatzera!!!

Argitaratze data: 2018/07/03

Badator urte osoan zehar irrikaz itxarondako bertso saioa: BERTSO JAIALDI MUNDIALA! Zatozte uztailaren 11n 21:00etan Algortako Biotz Alai plazara. Zein izango ote da aurtengo gaia???

Argitaratze data: 2018/06/19

Eguraldiaren kexa gehienen ahotan dabilen egunokaz, ALBEren UDAKO BERTSO-ESKAINTZA aurteztera gatoz, ondo jakinik euskal uda kulturalak atsegin dituela bertso-zaparradak!
Itsaso Bartolome diseinatzaileak ere lagundu digu udako kartelei argia eta distira ematen, bere forma eta kolore biziekin. Goazen, bada, ALBEren bertso-itsasoan murgiltzera!!!