ALBE GALA 19: BERTSO URTEA BIRIBIL AMAITZEKO PLANIK OOONENA!!!

Aurten abenduaren 22an bertso loteria tokatuko zaigu, egun berorretan izango baita ALBEren bertso urteari azken brotxea ipiniko dion ALBE GALA

Egitarau mamitsua prestatu dugu, eta gogoratu oraingoan 12:00etan hasiko dela ekitaldia, eta arratsaldeko 18:30ak arte luzatuko dela, koktel-otordua barruan dela. Deitu edo emaildu lehenbailehen, gonbidapena eskatzeko!

Hurrengo igandean, abenduaren 22an, Igeretxen elkartuko gara eguerdiko 12:00etan. Heldu eta kokatu bitartean mokadutxoa jango dugu, saioari indarrez ekiteko!

Araitz Lasa dantzariak ekitaldiari hasiera emango dio eta ALBEk urtean zehar egin duen lana eta ibilibidea ikusiko dugu. Hori amaitutakoan, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Saioa Alkaiza eta Unai Mendiburu bertsolariek bertso saio bikaina eskainiko digute, Miren Loizagaren gidaritzapean.

Ostean, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketako sariak banatuko ditugu, aurresku eta guzti! Lehiaketako irabazleek haien bertsoak kantatzeko aukera izango dute, hala nahi badute. Hauexek dira lehiaketako irabazleak.

Bazkaria ere bertan hartuko dugu, Igeretxek prestatutako koktel estiloko menu gozo-gozoarekin. Amaitzeko, BIDEAN taldeak erromeria bideratuko du; beraz, prest egon musika ona entzun eta dantzan gogotsu aritzeko!

Ekitaldira etortzeko interesa baldin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanean: 605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.