ARRATE ILLARO GAINONTZEKOEN PUNTUAZIOEN ZAIN

ALBEko Arrate Illaro hirugarren geratu zen 458,50 punturekin eta beraz gainontzekoen puntuazioen arabera lortuko du edo ez hurrengo fasera sartzea. Ekaitz Larrazabal "Katxo"-k aldiz, seigarren egin zuen eta beraz, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Puntu gehien Malenek batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.

Santurtziko Serantes Kultur Aretoan eta Oier Iturralde "Atano"-k  gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Arrate Illaro, Ekaitz Larrazabal "Katxo", Eneko Abasolo "Abarkas", Imanol Arrutia, Iñaki Iturriotz eta Malen Amenabar.

Lehenik zortziko handian eta gero txikian binaka aritu ziren gero; puntu-erantzunetan eta ondoren; berriro ere binaka, baina oraingoan hamarreko txikian. Bukatzeko kartzelako gaiari heldu zioten: Atzo jendaurrean esandakoak esan ostean, lotsatuta zagoz.

Horrela geratu zen Santurtziko kanporaketaren sailkapena:

Malen Amenabar 480,5 puntu
Eneko Abasolo "Abarkas" 460 puntu
Arrate Illaro 458,5 puntu
Iñaki Iturriotz 427,5 puntu
Imanol Arrutia 394 puntu
Ekaitz Larrazabal "Katxo" 391,5 puntu

Epaile lanetan Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Jon Jaio, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi aritu ziren eta  idazkari lanetan Itziar Basterretxea.

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

Saioa entzuteko sakatu hemen.