ase bertsoz

  • Osteguna den urriaren 17an ekimen berri bezain gozoa jarriko dute martxan ALBEk eta AZEBARRIk elkarrekin: ASE BERTSOZ. Mahaiaren bueltan bertsotan jarduteko aukera egongo da, nork bere mailan, puntuka, koplaka, bertsoka... ahoa jateko baino ez dute itxiko bertaratzen direnek. Zain gaituzue! 

  • ASE BERTSOZ izena ipini genion Azebarrirekin elkarlanean hilean behin egiten dugun ekimenari, eta orain arteko arrakastari eutsi guran, otsailaren 27ko edizioa prestatzen gabiltza. Rozio Lucesek diseinatutako kartelaren egokitzapenean Iturengo joaldunen ttuntturroen koloreak erabili ditugu. Nahiko zantzu eman dizuegu nondik nora ibiliko garen asma dezazuen. Eman izena. Zain gaituzue!
     
  • Udako etenealdiaren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 29an, ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia udazkena izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!

  • Baraualdi baten ostean, atzera zabaldu zaigu bertsoz asetzeko aukera parebakoa. ALBEkook, Azebarrikoekin elkarlanean, jarraipena emango diogu bertsolarien eta bertsozaleen arteko bertso-ekimen mamitsu bezain arrakastatsu honi. Hileroko azken ostegunetako ohiturari eutsiz, ekainaren 24an Azebarrin nahi zaitugu, Donibaneko suaren inguruan bertso dantzan egiteko.
  • Etxetik atera ezinik gabiltzan arren, errimatzaile asegaitzok hitzordua dugu apirilaren 16an (osteguna) ASE BERTSOZen edizio berria martxan jartzeko. 20:00etan hasiko gara konektatzen, kantatzen eta hitzak neurtzen. Hori bai, Azebarrin barik, online elkartuko gara. Animoa loratuko dugu eta bertso usain ederra sarean barreiatuko!

  • Udako oporren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 27an, asteazkenean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia adimen artifiziala izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, primeran pasako dugu eta!

  • Udako oporren ostean, udazkena hasita, Ase Bertsoz ekimena bueltan ekarri dute ALBEk eta Azebarrik. Irailaren 23an, ostegunean, Azebarri kultur elkartean batuko gara bertsolari eta bertsozaleok otordutxoa egin, edan eta, nola ez,  gorputza eta bertsoa dantzan jartzeko! Anima zaitezte eta eman izena!

  • Hileko azken ostegunean, maiatzaren 28an, hitzordua dugu ASE BERTSOZen hurrengo edizioa martxan jartzeko. Aurrekoan bezala, Jitsi bideokonferentzia plataforman elkartuko gara, 20:00etan. Webcam-a eta interneta daukazuela konprobatu bertsoz ase nahi baduzue!

  • Ostegunean, martxoaren 24an, Ase Bertsoz ekimena izango dugu Algortako Azebarri elkartean. Oraingoan, udaberrian oinarrituko da ekimenaren gaia: neguaren amaiera, eguzkia eta beroaren etorrera, loreen jaiotza eta maitasunaren loratzea. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, otordutxua egin eta bertsotan gozatzera!

  • Hilero bezala, ostegun honetan bertso gosea aseko dugu Azebarri kultur txokoan. Oraingo honetan, gaia ortzadarra izango da. Kolore guztietako bertsoak eta otordu gozo-gozoa, anima zaitezte eta etorri, errimatzaile asegaitzok!

  • Hilero bezala, apirilaren 30ean Azebarri kultur elkartean lotuko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Oraingoan, literatura izango dugu ekimenaren gai nagusia: munduko pertsonaia eta autore famatuak izango ditugu ekimen honetako protagonistak. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!

  • Ostegunean, azaroaren 24an,Algortako Azebarri kultur elkarteanelkartuko gara Ase Bertsozekimenarekin bertsoz asetzera. Erosketak beste baterako utzi beharko dituzue, baina ostegun honetako gaia Black Friday eguna izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, otordutxua egin eta bertsotan gozatzera!

  • Hemen da Ase Bertsoz, hileroko bertso hitzordua! Maiatzaren 26an, Azebarri kultur elkartean elkartuko gara larrosa, lili eta krabelinekin, ostegun honetako gaia loreak izango baita. 21:00etan hasita, otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko aukera izango dugu, beraz, animatu zaitezte bertsolari eta bertsozaleok!

  • Urte berria, asmo berriak... baina Ase Bertsoz indartsu jarraitzen du! Ostegunean, 20:00etan, Azebarrin bilduko gara 2022ko lehen Ase Bertsoz ekimena ospatzeko. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, urte berrirako proiektuez kantatzera! 

  • Hilero bezala, ostegun honetan Azebarriko ateak zabalik izango ditugu bertso otordu batez gozatzeko. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, eta etorri inauteriak bertsoz ospatzera!

  • Sorgin gaua goiz heldu da Azebarrira! Hileroko azken ostegunetako ohiturari eutsiz, urriaren 28an sorgin, mamu eta kalabaza artean bertsotan egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Ikaragarria izango da!
  • Ohiturari eutsiz, hileko azken ostegunean Algortako Azebarri kultur txokoan daukagu hitzordua. Honako hau berezia izango da, 19:00etan TAROKA karta jokoaren aurkezpenarekin emango baitiogu hasiera Ase Bertsoz ekimenari. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, errima joko bertsoterikoaz asetzera!

  • Urte berria, asmo berriak... baina Ase Bertsoz ekimenak indartsu dirau! Gabonetako gehiegikerien eta tripakaden ostean, urtarrila patxadaz hartzea baino hoberik al dago? Otordu goxo eta arinaz gain, kantatu, entzun eta bertsotan aritzeko giro lagunkoi eta informala daukagu Ase Bertsozen. Bertsolari eta bertsozaleentzat ezin hobea!

  • Gabonen ostean, bueltan da Ase Bertsoz ekimena! Ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean, urtarrileko aldapari aurre egingo diogu bertso otordu batekin. Anima zaitezte eta etorri, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!