Getxoko Portu Zaharrak zapia jantzi eta jaiak ospatuko ditu laster! Abuztuaren 10tik 14ra Portu Zaharra erromeri, kontzertu, tailer eta lehiaketez beteko da. Giroa aprobetxatuz, bi saio antolatu ditu ALBEk! Abuztuaren 12an, 20:00etan, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi bertsotan arituko dira Etxetxu plazan. Abuztuaren 14an, Marmitako egunean, Maider Barañano, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz 17:30etan arituko dira Etxetxu plazan.
1. Saioa
Eguna:Abuztuaren 12a, astelehena
Tokia: Etxetxu plaza
Ordua: 20:00
Bertsolariak:
- Jone Uria
- Beñat Gaztelumendi
2. Saioa
Eguna:Abuztuaren 14a, asteazkena
Tokia: Etxetxu plaza
Ordua: 17:30
Bertsolariak:
- Maider Barañano
- Unai Mendiburu
- Kerman Diaz