Getxoko Portu Zaharrak zapia jantzi eta jaiak ospatuko ditu laster! Abuztuaren 10tik 14ra Portu Zaharra erromeri, kontzertu, tailer eta lehiaketez beteko da. Giroa aprobetxatuz, bi saio antolatu ditu ALBEk! Abuztuaren 12an, 20:00etan, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi bertsotan arituko dira Etxetxu plazan. Abuztuaren 14an, Marmitako egunean, Maider Barañano, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz 17:30etan arituko dira Etxetxu plazan.