PERU VIDAL LAUGARREN PLENTZIAKO KANPORAKETAN

ALBEko Peru Vidal laugarren geratu zen 433 puntu batuz, eta beraz, orain arteko gainontzekoen puntuazioak ikusita, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Plentziako Jai Alai frontoian eta Zihara Enbeitak  gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Aitor Bizkarra, Arkaitz Zipitria, Gorka Pagonabarraga, Julen Ibarguengoitia, Peio Ormazabal eta Peru Vidal. Puntu gehien Aitor Bizkarrak batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.

Lehenik zortziko handian eta gero txikian binaka aritu ziren gero; puntu-erantzunetan eta ondoren; berriro ere binaka, baina oraingoan hamarreko txikian. Bukatzeko kartzelako gaiari heldu zioten: Kotxea trastez bete eta bazoaz, abiada baten.

Horrela geratu zen Plentziako kanporaketaren sailkapena:

  Aitor Bizkarra 461,5 puntu
  Julen Ibarguengoitia 440,5 puntu
  Gorka Pagonabarraga 433 puntu
  Peru Vidal 433 puntu
  Peio Ormazabal 421,5 puntu
  Arkaitz Zipitria 365,5 puntu

Epaile lanetan Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Jon Jaio, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi aritu ziren eta  idazkari lanetan Itziar Basterretxea.

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

Saioa entzuteko sakatu hemen.