UNAI MENDIBURU ERE GAINONTZEKOEN PUNTUAZIOEN ZAIN

ALBEko Unai Mendiburu hirugarren geratu zen 466 punturekin eta beraz gainontzekoen puntuazioen arabera lortuko du edo ez hurrengo fasera sartzea. Inazio Vidalek aldiz, bosgarren egin zuen 419,50 puntu batuz, orain arteko gainontzekoen puntuazioak ikusita, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Puntu gehien Txaber Altubek batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.

Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan eta Itxaro Juaristik  gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Aitor Esteban, Ander Elortegi, Ander Ucelay, Inazio Vidal, Txaber Altube eta Unai Mendiburu.

Lehenik zortziko handian eta gero txikian binaka aritu ziren gero; puntu-erantzunetan eta ondoren; berriro ere binaka, baina oraingoan hamarreko txikian. Bukatzeko kartzelako gaiari heldu zioten: Seguru zagoz mesanotxean gorde zendula. Gaur, begiratzera joan zarenean ez dagoala konturatu zara.

Horrela geratu zen Amorebieta-Etxanoko kanporaketaren sailkapena:

 Txaber Altubek 478 puntu
  Ander Elortegik 472 puntu
  Unai Mendiburuk 466 puntu
  Ander Ucelayk 447 puntu
  Inazio Vidalek 419,5 puntu
  Aitor Estebanek 418 puntu

Epaile lanetan Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Jon Jaio, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi aritu ziren eta  idazkari lanetan Itziar Basterretxea.

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

Saioa entzuteko sakatu hemen.