Bertsolaritza eta zientzia ezin elkartu daitezkeela uste baldin bazenuen, baliteke 2017ko irailaren 22tik aurrera iritziz aldatzea. Izan ere, egun horretan Maialen Lujanbioren, Jone Uriaren, eta Amets Arzallusen neurtitzek irauli egingo dute hiru zientzialariren zenbakiak! Edo ez? Zubilana Kike Amonarrizen esku. Biderka ditzagun gure ahaleginak tamaina horretako gertakariaren lekuko zuzenak izateko!
Eguna: Irailaren 22a, ostirala
Ordua: 19:30
Tokia: Algortako Musika Eskola
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio
Jone Uria
Amets Arzallus
Zientzialariak:
Oskar Gonzalez
Ainara Sangroniz
Josu Lopez-Gazpio
Aurkezlea: Kike Amonarriz