KOLOSALA IZANGO DA!

Badator HITZAREN DANTZA ekimenaren 3. edizioa! Heldu da hitza dantzan jartzeko ordua, Irailaren 17an egun osoko egitaraua izango dugu Getxon! Jantzi arrantzalez zein baserritarrez eta irten gurekin plazara hitza dantzatzera!!!

ALGORTAN ZEHAR
Kalejira Eresoinka taldearekin:
11:00 Villaondoetan Arabako dantzak eta kantak
11:30 Villamonten Zuberoako dantzak eta kantak
12:00 Alangobarrin Nafarroako dantzak eta kantak
12:30 Satistegin Lapurdiko dantzak eta kantak
13:00 Tellagorrin Gipuzkoako dantzak eta kantak
13:30 Portu Zaharrean Bizkaiko dantzak eta kantak
14:00 Telletxen Nafarroa Behereko dantzak eta kantak
SAN NIKOLAS PLAZAN
15:00 Herri bazkaria.
16:30 Bertso saioa: Xabi Payá, Oihana Iguaran eta Jone Uria
18:00 Erromeria Garilak 26 taldearekin.

 

 Bazkarian (15€) izena emateko 2 aukera dituzue:

1) Tiketa erosi Algortako Bodeguilla edo Salem tabernetan, edo Erromoko El Museo tabernan.

2) Ordainketa Laboral Kutxako 3035-0221-74-2210001961 kontuan egin, eta ordainagiria emailez bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, ordainketa zenbat laguni dagokion, izen-abizenak, eta herria(k) zehaztuta.

Ez itxaron azkenengo unera arte eta eman izena lehenbailehen!

Arropa: Baserritar edo arrantzale jantziekin (era guztietako konbinazioak onartuko dira; jantzi landuagoak ekarri nahi badira ere, arazorik ez).