ALBEGUNA 2017 URDULIZEN, UZENA EMOTEKO IBILI PRISEN!!!

Heldu da eguna, danok itxeroten genduna: ALBEguna!!! Bertso-txango parebakoa inguru zoragarrian, bertso-poteo bizia (frontoirako aukereagaz), bazkari ederra Ayoberri sagardotegian, bazkaloste bertsotsu luzea... eta inportanteena, buelta autobusean! Ez dogu gitxi gozatuko animaten gareanok! Ikusi aurtongo egitaraua...

  

 

 

ALBEguna: ekainaren 24a, zapatua (Donibane)

Tokia: Urduliz

Egitaraua:

10:00etan ALBEbusa Leioatik irtengo da, eta Uribe Kostako zenbait herritatik igaro (Getxo, Sopela, Barrika...).

11:00etan txangoa Sopela/Urdulizko Santamarina haitzetara.

13:00etan bertso-poteoa Txiberri tabernaren inguruan ALBEko bertsolarion kontura (gura dauanak frontoirako aukera deko).

14:30etan autobusez Ayoberri sagardotegira.

15:00etan bazkaria eta bertso-bazkaloste luzea.

19:00etan-edo buelta autobusez herriz herri Leioaraino (Leioako sanjuanetan emon leio segida ez-ofiziala ALBEgunari).


Bazkariaren prezioa: 20€

Autobusa: ALBEren kontura

Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 70 43 85

* Izena emonkeran zehaztu autobusez etorriko zarean edo bestela. Uzena emoteko akabuko eguna bagilaren 20a izango da. BIZKOR IBILI!!!