XVIII. BALKOITIK BALKOIRA PORTU ZAHARRAREN BIHOTZEAN

Bertsosaio gogoangarriak ikusi ditu Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazak ALBEri puntako bertsolariak balkoi banatan kantuan ipintzea bururatu zitzaionetik, 1999. urtetik, alegia. Aurten Imanol Uria algortarrak eta Alaia Martin oiartzuarrak historia mitiko horren beste atal bat idatziko dute, gu guztiok lekuko garela!

 

 

 

Eguna: Ekainaren 16a, ostirala

Ordua: 22:00

Tokia: Algortako Portu Zaharreko etxetxu plaza

Bertsolariak: Alaia Martin eta Imanol Uria.