BIZKAIKO TALDEKAKO TXAPELKETAren lehenengo fasea akabata, ALBEren altzotik urteneko sai taldeetatik talde bakarrak lortu dau aurrera egitea! Orain para gaitezan danok LEIOARA BEGIRA, eta bat egin daigun txapelketearen bigarren fasean jardungo dauen ALBEren ordezkari bakarragaz! Leioagaz lehiara lehoiak lez!!!
Hona hemen ALBEko sei taldeen subertea:
1) Leioatik begira... eta laino zarratua!
2) Ulutiko Intxhaulak, gerturatu eta lau!
3) Gora Tangora!... behera eta kanpora!
4) Basordako Gorringoak... emoitza urrikoak!
5) Tosu Bizirik... hilik!
6) Leioara begira... ONDINO BIZIRIK DIRA!!!
Holantxe dagoz gauzak: ALBEren altzotik urteneko sai taldeetatik talde bakarrak lortu dau aurrera egitea! Baina gogoratu daigun, bide batez -eta ez aitzakia merkez-, txapelketa "horizontal" honen helburu nagosia Bizkaiko eskualdeetako bertsogintzan eragitea zala, eta bertsogintza aktibotik aldendu samar zebizen eragileak martxan imintea. Eta alderdi horretatik esan geinke gurean behintzat helburu hori betatu egin dala, eskuakldeko 40tik gora lagun ibili baitira txapelketa barri eta barritzaile honen ingurumarian.
Halandaze, balantze ezin positiboago hau egin eta ostean, orain para gaitezan danok LEIOARA BEGIRA, eta bat egin daigun txapelketearen bigarren fasean jardungo dauen ALBEren ordezkari bakarragaz! Leioagaz lehiara lehoiak lez!!!
Hortik gora, eskerrak emotea jagoku, bai Bizkaiko Bertsozale Elkarteari txapelketa hau eratzeagaitik, bai parte hartu dozuen duztiori zuen onena emotearrik, bai eta aspaldiko partez bertsogintzara barriro parajetu zareon duztiori bere! Plazer handia izan da!!!
Infomazino gehiago gura badozue, sakatu hemen.