UNAI ETA JULIO MANITOAK!

Maiatzaren 5ean, Algortako Ekin tabernan BERTSO AFARI TEMATIKOA izango dugu. Aurtengo gaia MEXIKO da, eta bertsotan Unai Iturriaga eta Julio Soto arituko zaizkigu. Ohi bezala, afarira mozorrotuta etortzeko eskatzen dizuegu, horrek asko laguntzen duelako giroa berotzen. Eman izena lehenbailehen festa mexikarrerako! Ez da gatz eta piperrik faltako!

Eguna: Maiatzaren 5a, ostirala

Ordua: 21:00

Tokia: Ekin taberna

Bertsolariak: Julio Soto eta Unai Iturriaga

Afaria: 15€.

Izena emateko idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo 605 70 43 85 telefonora.