Aurten lehenengoz egin da Bilbo aldean BERTSO ERRONDA izeneko bertsolari gazteen lehiaketa. ALBEtik hiru ordezkari joan zitzaizkigun, Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz, eta hiru-hirurek lortu zuten finalerako sailkatzea. Azkenean UNAI MENDIBURU bertsolari algortarrak lortu zuen txapela! ZORIONAK txapeldunari eta ALBEko ordezkari bikainei!!!
24 gaztek hartu zuten parte lau kanporaketatan banatuta. Kanporaketa saioak Bilboko tabernetan egin ziren, eta egundoko giroa sortu zela azpimarratu behar.
ALBEren hiru ordezkariek lortu zuten finalerako sailkatzea, nor bere saioan: Paule Errondabiden otsailaren 28an, Unai Adaxkan martxoaren 7an, eta Kerman La Villan martxoaren 14an. Finala martxoaren 30ean jokatu zen Zazpi Katu gaztetxean eta UNAI MENDIBURU bertsolari algortarrak lortu zuen txapela!