ALBE ERE KORRIKAREN ALDE!

Abian da 20. Korrika, BATZUK lelopean.  ALBEk ere BAT egin du Korrikarekin, eta bertso ekitaldi BATZUK antolatu ditu munduko lasterketarik euskaltzaleenaren alde! Orain, berriz, 'oinak emateko' barik, 'oinei emateko' ordua iritsi da. Zatozte ALBEren kilometroa gurekin batera egitera, apirilaren 6an 02:08etatik aurrera, Aiboako BMaren parean. EGIN KM BAT, EGIN BERTSO BATZUK!

 

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BAT

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BAT, ZUK

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BATZUK

EGIN BAT, EGIN BATZUK

Nik, hik, hark. Guk, zuk, zuek, haiek. Bat eta batzuk: nire hizkuntza, zure hizkuntza; gure kultura, gure kulturak; mundu hau, mundu hauek.

Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde. Kultura unibertsalaren alde.

Hizkuntza-berdintasunaren aldeko jaira gonbidatzen zaitugu. Mundu unibertsalagoa sortzera. Bat egitera. Zuk egitera.
Euskaraz.

Bat egitera. Zuk egitera. Euskaraz.

 

ALBEren kilometroa:

Eguna: Apirilaren 6a, osteguna

Tokia: Aiboako BM parean

Ordua: 02:08etan sartuko da Korrika Algortan.

 

Informazio gehiago nahi baduzue sartu hemen.