Egunontan Bilbon jokatzen ari den BERTSO ERRONDA txapelketan ALBEtik joandako hiru bertsolari gazteek (Paulek, Unaik eta Kermanek) finalerako txartela lortu dute, nork bere saioan.
FINALA 7 Katu gaztetxean jokatuko da, martxoaren 30ean. Seguru gaude asko eskertuko dituztela gure txaloak eta aupadak. Goazen denok errondan Bilbo aldera!
Eguna: Martxoaren 30a, osteguna
Tokia: 7 Katu Gaztetxea
Ordua: 21:00
19:30ean poteoa: Biba, La Villa, Errondabide, Adaxka
Bertsolariak:
Aitor Servier
Kerman Diaz (ALBE)
Iraitz Mateo
Paule Loizaga (ALBE)
Irati Erkizia
Unai Mendiburu (ALBE)
Malen Amenabar
Mikel Aiartzaguena