Maider Arregi txapelduna!

Otsailaren 17an Algortako La Ola jatetxean egin zen XVI. ABRA SARIA Maider Arregi oñatiarrak irabazi zuen, buruz burukoa Joanes Illarregi leitzarrarekin jokatu ostean. Saioa erritmo onean joan zen eta oso maila txukuna erakutsi zuten parte hartu zuten 6 bertsolari gazteek.

 

 

 

 

Horra hor zer bertsolarik hartu zuten parte XVI. edizio honetan, sailkapenaren hurrenkeran:

- Maider Arregi (Oñati): 120,50 puntu (buruz burukoan) / 223 puntu (lehen atalean)

- Joanes Illarregi (Leitza): 120 puntu (buruz burukoan) / 215 puntu (lehen atalean)

- Peru Abarrategi (Aramaio): 205,50 puntu

- Txaber Altube (Abadiño): 201 puntu

- Unai Mendiburu (Algorta): 201 puntu

- Ane Beloki (Legazpi): 187,50 puntu

 * Buruz burukoan zerotik puntuatzen hasten da.

Saioa Beñat Vidal leioaztarrak gidatu zuen eta epaimahaian hiru epaile jasarri ziren, idazkari lana egin zuen Arkaitz Gomez algortarraren ondoan: Nerea Bruño (Atarrabia), Martin Aramendi (Ataun) eta Joseba Santxo (Getxo).

Gaiak ALBEko gaijartzaile taldeak atondu zituen, eta entzuleen iritzian oso onak izan ziren. Kopla saioa Aritz Landeta getxoztarrak jantzi zuen soinu txikiaz.

Txapela ALBEko lehendakari Trino Azkoitiak jantzi zion Maiderri.

Ekitaldiaren argazkiak eta hainbat bertsoaldi gure webgunean ikusgai: http://albe.eus/abra-argazki-galeria-urteka/2017