Asteartean Eskolatik Plazara ekimenean elkartuko dira Getxoko bertso ikasleak

Heldu da Getxoko bertsolaritza ikasleek benetako plaza dastatzeko eguna. Asteartean, ekainak 2, goizeko 10:00etan, Eskolatik Plazara ekimenak Algortako Muxikebarri zentroan batuko ditu, non Miren Artetxe eta Unai Mendiburu bertsolariak izango dituzten bidelagun, Nahikari Ayo irakaslearen gidaritzapean. Ikasleen familia-kideak eta lagunak ere ongietorriak izango dira!

 Ekitaldian parte hartuko duten Getxoko hezkuntza zetroak hauek dira: San Nikolas Ikastola, J. Bta. Zabala Ikastetxea, Gobela Ikastola, Andra Mari Ikastetxea, Geroa Ikastola eta Artaza-Romo ikastetxea.