Plan ederra daukagu aurtengoan: ginkana! ALBEko autobusa hartu eta 10:00etan Gorlizko pinudian izango gara Taupada Abenturak antolatutako frogei ekiteko prest.
Ondoren, herritik bertso-triki-poteoa egingo dugu, eta 15:00etan Arriolane garagardotegian bazkaldu. Bazkalostean, bertsoa nagusi.
Ginkana 15€ dira. Parte hartzaileek 10 urtetik gora izan behar dute, eta arropa eta zapata erosoak jantzi.
Bazkaria 20€ izango da, 15€ ikasle eta langabetuentzat.
Izena emateko deitu 605704385 telefonora edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Anima zaitezte plan itzel honetara!