Urtea ondo amaitzeko, eta iazko arrakasta ikusita, Abian kultur elkarteak eta ALBEk bertso poteoa antolatu dute abenduaren 26an. 20:00etan hasiko da, Algortako Triku tabernan, eta Jon Maia eta Inazio Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan. Poteoa Salsidu eta Mugarri tabernetatik pasa eta Abian elkartean amaituko da. Anima zaitezte!
Abenduaren 26an bertso poteoa izango dugu Algortan
