ALBErtsolariek kantari esango diote agur urte zaharrari

2024aren amaierara heldu gara, eta abendu honetan ALBEko bertsolariek hurrengo plaza hauetan kantatuz itxiko dute bertso urtea: 

Inazio Vidal Gurrutxaga: abenduaren 1ean Erandion eta 26an Getxon.

Jone Uria Albizuri: abenduaren 7an Leioan eta 22an Galdakaon.

Kerman Diaz Franco: abenduaren 15ean, Getxon.

Arrate Illaro Etxebarria: abenduaren 15ean, Getxon.

Paule Loizaga Legarra: abenduaren 21ean, Bilbon.

Unai Mendiburu Valor: abenduaren 21ean, Bilbon.

Imanol Uria Albizuri: abenduaren 27an, Erandion.

 

Olentzero saioak

San Nikolaseko eskolaz kanpoko bertsolaritza ikasleak: abenduaren 23an, Getxon.

ALBEko bertsolari gazteak: abenduaren 24an Getxon eta 24an Leioan.